ugartemendia.com

teknologiaren garapena euskara hutsez

'Kirola' Atalekoak


Garmin Forerunner 405

2008-11-3 (ugartemendia)

Azkeneko lau hilabeteetan, Garmin-en azkeneko Forerunner modeloarekin ibili eta gero, hemen utzi nahi ditut berari buruzko ene iritzi eta gomendioak. Izan ere, aurreko nere S625X-i agur esan eta gero eta nere bizitza guztian Polar berriro erosiko ez dudala erabaki eta gero, Garmin modelo hau Estatu Batuetan erosi nuen atera berria zelarik.

 405.jpg

Horrek arriskua bazuen. Izan ere, oraindik ez zegoen nahiko “erabiltzaile soinua” sarean berari buruz ideia zuzen bat edukitzeko. Aldiz, iritzi guztiak aldekoak ziren, ale bat oparituta jaso duenari dagokion moduan. Baina, truke aldaketa lagun (1€=1,5USD une hartan) inguruotako lehendabiziko alea eskuratu nuen. Eta hona hemen emaitza:

 

Guztia irakurri »

Hemen argitaratua: Kirola, Teknologia | Iruzkinik ez »

Polar S625X (agur betirako)

2008-06-30 (ugartemendia)

Kirola eta teknologia arlotan buru belarri sartuta, Polar S625X bezelako produktuekiko interes haundia izaten dut ohikoan. S625X-i dagokionez, bere garaian Polar-ek bere izar-produktu bezela agertu zuen eta baita marketing kanpaina indartsua egin ere. “Marketing” esan dut, baina aurrerago ikusiko denez, “publizitatea” egokiagoa izanen litzateke. Izan ere, Polar-en arabera, pultsometro honen ezaugarrietako batzuk hauetxek dira: Guztia irakurri »

Hemen argitaratua: Kirola, Teknologia | Iruzkinik ez »