ugartemendia.com

teknologiaren garapena euskara hutsez

2007/Abendua

Wordpress zure etxeko ordenagailuan (localhost eta loopback)

2007-12-26 (ugartemendia)

Hosting zerbitzuak alde batera utzi eta zure etxeko ordenagailuan wordpress gune bat eduki nahi baduzu, arazo bat aurkituko duzu:

  • Wordpress ezartzerakona zure webgunearen berri eman behar diozu. http://ugartemendia.com (kasu honetan neri dagokidana) ezartzen baduzu, lokalean sartzerakoan, wordpress ugartemendia.com DNS-ren bitartez bilatuko du.
  • IP publikoa ondo ezarrita baduzu, DNS zerbitzariak berrira zure ordenagailura eramango zaitu. Etxeko router gehienek ez dute loopback delako ezaugarria onartzen (Linksys WRT motatakoak salbuespena dira) Loopback delakoa joan-etorriko bidaia da, sarera joan zure informazioaren bila joan eta berriz bueltan etorri beharrezko data bertan dagoelako…
  • Ondorioz, ezingo duzu wordpress lokalean kudeatu. Aldaketa zein post guztiak kanpotik egin beharko zenituzke. Honelako egoeran nengoen ni eta google-en luzaroan ibili eta gero, irtenbide xinple bezain logikoa aurkitu dut…

etc/hosts editatu wordpress kudeatu behar duzun ordenagailuan (Linux zein Mac-erako balio du honek, Windows-en hosts nola aldatu bilatu sarean) eta ondoko lerroa gehitu:



192.168.xxx.xxx ugartemendia.com

edo

localhost ugartemendia.com

non 192.168.xxx.xxx zure ordenagailuak LAN sarean duen IP helbidea den (finkoa behar luke)

Lehendabiziko lerroak sareko beste edozein ordenagailutik utziko dizu wordpress erabiltzen eta bigarren lerroak wordpress ezarririk dagoen ordenagailurako balio dizu.

Hori egin eta gero, inongo arazorik gabe sare lokalean erabili ahal izango duzu wordpress, ni oraintxe bertan ari naizen bezela…

Hemen argitaratua: Software librea, Wordpress | Iruzkinik ez »

Lehendabizikoa

2007-12-24 (ugartemendia)

Ongi etorri ugartemendia.com-era. Proiektu xume honen bitartez hainbat teknologia gai ozenka aztertuko ditut. Bi talde nagusi izango dira blog honetan:

a.- Teknologiaren garapena eta bere ondorioz gizartean sortzen diren eraginak

b.- Laguntza postak: informatika arloan autodidakta izanik, zer eta nola egin dudan gogorarazi eta bide batez besteen eskura ipiniaz hainbat arlo jorratuko dira hemen

Lehendabiziko egun honetan egokia iruditzen zait aipatzea irakurtzen ari garen honen atzean zer dagoen azaltzea:

  • Blog honetarako plataforma Wordpress da. Kode irekia izateaz aparte, laguntza zein garapen izugarriak daude eskuragarri edozeinentzat.
  • Azpitik dagoen sistema eragilea Ubuntu 7.10 server da. LAMP delako tresnak erabiltzeko modurik errezena delakoan (LAMP = Linux Apache Mysql Php)
  • Zerbitzaria ahalik eta txukunena mantentzeko, Vmware delako softarearen bitartez Mini Mac ordenagailu batetan birtualizatuta dago.
  • Mini Mac horretan, momentuz Tiger sistema eragilea martxan dago, baina laister Leopard-era aldatuko dugu.

Hauxe dena etxeko ordenagailuan dago ezarrita, ADSL konexio baten bitartez sarean publiko jarrita.

Azken finean, mundu zabalera norberaren mezua zabaltzea edozeinen eskuragarri dagoela frogatzen du ugartemendia.com-ek.

Hemendik aurrera egunerokotasunak ahalbidetzen digun heinean bertan elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat.

Hemen argitaratua: Teknologia | Iruzkinik ez »