ugartemendia.com

teknologiaren garapena euskara hutsez

2009/Urtarrila

Aldaketa garaia

2009-01-24 (ugartemendia)

Txoko txiki honetan aldaketa garaian gaude.

Aspalditik, wordpress paketea berritu beharra aldarrikatzen ari zen. Bertsio berri bat dagoela eta ipini ezazu mesedez! Librezale taldeak oso egunean eramaten ditu bertsio berrien euskaraketa. Guztia irakurri »

Hemen argitaratua: Software librea, Teknologia, Wordpress, ZZEE (zuk zeuk egin ezazu) | Iruzkinik ez »

Berria-n

2009-01-11 (ugartemendia)

Bai paperezko edizioan, baita berria.info-n ere, blog xume honi erreferentzia txiki bat egin zitzaion lehengo astean. Horren ondorioz, ohikoan oso bisitari gutxi izaten duen txoko galdu honetara zazpi bisitari gerturatu ziren.

Euskadin blogatzeak ez du inoiz dirurik emanen…

Hemen argitaratua: Komunikabideak | Iruzkinik ez »

Ubuntutzen

2009-01-9 (ugartemendia)

Orain dela zenbait aste, nere lagun batek ordengailu berri bat erosi zuen. Izan ere, aurreko bere ordenagailua oso motel zebilen. Nabigatzailea irekitzeko edota kalkulu orrialdeak erabiltzeko itxaron ezinezko denbora behar zuen. Ordenagailua orain dela lau bat urte erosita zuen eta moteltzearen arrazoi nagusia Windowszaborra dela argi daukat. Hala ere, eta lagun honek nahiko kazkagorra denez, kasurik egin ez eta ordenagailu berria erosi zuen. Eramangarria, azkeneko moda hori da eta.

 

Ordenagailua zaharrarekin zer egin ez zekiela, bere arrebari eskaini egin zion eta harek baietz, hartuko zuela. Garbi-garbia eman nahi ziolarik auzoko informatika dendara eramatea deliberatu zuen, baina bertan zenbait euro kobratuko ziotelakoan, 

Guztia irakurri »

Hemen argitaratua: Software librea, Teknologia, Ubuntu | Iruzkinik ez »