Gizonen kontuak?
2010-07-28 (ugartemendia)
Sekula ez zait burutik pasa ere egin software askea gizonen kontuak direla, baina berriki aurkitu dudan txosten honetan honako datuok ageri dira:
- Software ez-askean diharduen langilegoaren %28 emakumezkoak dira
- Software askean, aldiz, %1,5 baino ez.
Txostenak egoera horri buelta emateko hainbat aholku eta bide azaltzen ditu. Nik, ordea, ezin izan dut oraingoz harridura gainetik kendu: zergatik ote?
Hemen argitaratua: Software librea, Teknologia | Iruzkinik ez »
