ugartemendia.com

teknologiaren garapena euskara hutsez

dotproject - Kudeatu zure proiektuak

2009-02-27 (ugartemendia)

Aspaldi honetan nere bizitzan ahal baino saltsa gehiagotan ibili naiz sartuta. Horixe da txoko honetatik nahi baino gutxiago agertu izanaren arrazoi nagusia. Baliabide murriztuak (kasu honetan nere denbora) nola kudeatu oso gai interesgarria da oso. Orduak eman nitzake hortaz eztabaidan.

Baina hori ez da post honen helburua. Aldiz, baliabideak kudeatzeko software libreko pakete batekin nator gaurkoan: dotproject

Hainbat proiektu kudeaketa paketeri buruz gugleatzen ibili eta gero honako hau gehiengoaren oinarria zela ohartu nintzen. Hoberena al da? Ez dut nik halakorik esango. Egon, badaude hainbat arlotako proeiktuak kudeatzeko pakete landuagoak. Baina argi ibili, ez baduzu oso zehatza den zerbait, jo iturrira.

Beraien web orrialdea ez da oso atsegina itxuraz, baina softwarea bera bai, aldiz. Proiektu kudeatzeko software gehiena bezela egituratua dago:

  • Enpresa edo taldeakdott
  • Proiektuak
  • Lanak
  • Egutegia
  • Fitxategiak
  • Arduradunak
  • Epeak
  • etab.

Lan edo eginkizun baten nondik norakoak aldatzerakoan, arduradunari emaila bidaltzen dio, menpekotasun zuhaitza ikusi daiteke, etab. MySQL eta php-n oinarrituta dago (nola bestela?) eta instalazioa erreza da oso. Inoiz php-MySQL bikotekidean zerbait ezarri baduzu, ba beti bezela egin behar da.

Hori dena gutxi balitz, badago euskerazko paketea hemen.

Arestian aipatutako nere denbora gabeziak kudeatzeko, ni erabiltzen ari naiz eta benetan laguntzen dit egunerokotasuean beharrezko lanei heltzen. Betiko “obligación-devoción” bikotean egoki hautatuz laguntzen dit. Aldi berean, epe luzera ditudan asmoei dagokienez, bertan ipini eta urruti bada ere hortxe dauzkat gordeta garaia etortzen denerako.

Batek baino gehiagok esango dit teknologian galtzen naizela. Akaso egia izango da gehienetan, baina oraingo honetan horrela ez delakoan nago. Ah, euskerazko paketea ez dut erabili eta ezin dut esan ezer bere kalitateari buruz.

Untsa izan.

Iruzkinak egiteko aukerarik ez dago.