ugartemendia.com

teknologiaren garapena euskara hutsez

Palm Pre

2009-04-6 (ugartemendia)

Ez hain urruti, bizi garen mende honen hasieran, alegia, Palm teknologia merkatuaren lidergoa zuen argi eta garbi agenda elektronikoen merkatuan. Oso sistema eragile atsegina garatu egin zuten Palm OS eta egun Blackberry-a duen nagusitasunaren antzekoa lortu egin zuten enpresa munduan.Gailua eta sistema eragilea eskutik saltzen zuten eta ezin banandu zitezkeen. Notak eta hartzeko izkiak idazteko bere sistema ikasitako jende andana topatu daiteke teknofrikien artean. Izan ere, arrakasta itzela eskuratu zuen bere garaian. Hala eta guztiz ere, kudeaketa taldean ezadostasun ugari eduki eta enpresaren sortzaileetako batek alde egin eta Handspring izeneko konpainia eratu zuen.

Handspring bilakatu zen Pal-en konpetidore nagusia, merkatu kuota ikaragarria kendu ziolarik. Palm-ek bere teknologia berritu ez eta aldiz Handspring erosi egin zuen bere lidergoa mantendu nahiean. Ordurako Handspring Treo modeloa merkatuan zuen: honek lehendabizikoz agenda eta mugikorra batzen zituen.

Palm-ek Treo egin zuen bere ikur berria, baina ordurako merkatua mugitzen hasia zen eta Windows mobile zein Symbian mugikorrak merkatu kuota irabazten hasiak ziren. Plam enpresa maldan behera hasi zen eta Palm Treo asko saldu bazen ere, PDA mugikorrak eta Blackberry hasi berriak merkatu ia osorik kendu egin zioten.

Palm-en erantzuna hardware eta softwarea banantzea izan zen. Bi konpania eratu zituen eta ordura arteko bere nagusitasuna izan zen Palm sistema eragilea hiltzera kondenatu egin zuen nolabait. Berandu baino lehenago Palm mugikorrak Windows mobile-rekin saltzen hasi ziren, baina ordurako Palm-ek ez zuen inolako abaintalarik mugikorretan oso trebeak diren beste hainbat konpanien kontra eta merkatuan bere tokia ia guztiz galdu egin zuen.

Neri Palm gailu bat Windows-ekin ikustea pena eman zidan. Bere arima saldu duen enpresa baten adibidea (Windows edo Linux mobile edo dena delakoa izanik ere…) Baina orain arteko historia besterik ez da. Egungo gertaera aldiz, zera da: Palm is back.

preEta nola gainera!!! Windows-erako mugimendua nolabaiteko akatsa izan zela isilpean aitortuz, bere sistema eragilea berreskuratu eta berritu egin du: WebOS du izena oraingoan eta software librearen arrakastaren ildotik oso irekia egin behar omen dute, komunitateak aplikazioak garatu ahal izateko. Symbian-en ildotik, alegia. Telefonoa oraindik ez dago eskuragarri eta oraingoz soinua egin egiten ari da, teknoforoetan etab. A priori eskaintzen duenak ez du parekorik, benetan web zerbitzu guztiak eramangarri egingo ditu. Ekaina aldera ipiniko dute salgai, Ipar Ameriketan zein Europan aldi berean.

Zenbateraino iristen da lehendabizikoa izatearen abantaila. Gorde al daiteke betirako? Behin galduz gero, berreskuratu daiteke? Palm Pre-k esan egingo digu. 2008.ko azken hiru hilabetetan 780 mila Palm saldu omen ziren, Iphone eta Blackberriak, aldiz 5 milloina. Nere susmoa da Palm-ek ez duela berriro teknologia munduan zuen tokia inoiz berreskuratuko.

Egin ezazu notatxo bat 2010.ko zure egutegian eta bueltan etorri hau irakurtzera. Merkatuko jokalariak beste egoera batetan egongo dira eta ikusiko dugun non bukatu duen Palm atseginak.

Iruzkinak egiteko aukerarik ez dago.