Gmail edo besteengandiko menpekotasunaz
2009-03-4 (ugartemendia)
Orain dela aste pare bat, Gmail zerbitzua ordu pare batez edo ez zen erabilgarri izan. Hemen ikus dezakezu egoera horren nondik norakoak. Ni google erabiltzaile petoa naiz aspalditik. Gmail kontua gonbidapenez soilik eskuratu behar zenetik daukat.
Gauzak honela, google zerbitzu askoren garapena erabiltzailearen ikuspuntutik bizi izan ditut. Ez naiz hasiko google-i buruzko laudorioak botatzen hasiko, ezta beren botereaz kezkatuta nagoela diskurtsoa bat egiten. Horretarako, nahikoa badago sarean. Aldiz, gaurkoan gmail erabili ezinean nago. Unibertsitaterako lan bat egin behar dut eta beharrezko argibideak gmail-ean dauzkat. Emailetan barrena bilaketak egitea horren da erreza, nik ez baitut gordetzen emailez jasotako fitxategian beste inon askotan.
Baina gaurkoan, “Connecting to google…” nabil. Zergatik ote? Berriro gmail gaizki? Edo Unibertsitatearen proxy-ak ez ditu gmail zerbitzua onartzen? Edo bestelakorik?
Kontua da ezin dudala egin beharreko lanarekin hasi eta beraz burutazio txiki bat hemen ipintzea otu zait:
- Emaila
- Sare sozialak
Blog-ak- Software garapena
- Chat
- etab.
Erabiltzaile gehienek outsourced edo dohainiko kanpoko zerbitzuak erabiltzen dituzte. Zergatik ezarri ugartemendia.com eta ez ugartemendia.bloglari.net? Ba. ugartemendia.com garatzeak lana ematen duelako eta bitartean bloglari.net-ek dena egiten dizu erraz erraz. Gainera, ez duzu arduratu beharrik segurtasun kopiak etab. nekagarri guztiekin.
Aldiz, bloglari.net- ek inoiz arazoren bat edukiz gero, hortxe egongo da zure lan guztia mundutik kanpo. Ez zara existituko
Horrexegatik, dependentzia guztiak ekidin nahiean, zuk zeuk egin ezazu. Bi maila ezberdinetan garatu dezakezu zure proiektua, beti ere software librearen eskutik inolako arazorik gabe:
- Hartu kanpoko hosting bat. Hemen zure menpekotasunak izango dira hosting enpresa eta sarea. Une honetan, ugartemendia.com egoera honetan dago 000webhost dohainikako hosting-ean.
- Zure etxeko ordenagailuan egin dena, beti ere ADSL zerbitzu egokia baldin baduzu. Adibide gisa, Hendaikao mutxiko dantza taldearen web orrialdea horrela ezarrita dago. Hemen menpekotasun bakarra sarea duzu. Baina sarea beti ondo dabil, ezta?
Eta sarea edo dena delakoa ez dabilela, ba segi kalera, arnasa hartu eta profitatu teknologiarik gabeko kanpoko mundu horretaz. Untsa izan.
